XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gizakion artean daltonikoak dauden bezala, pentsa genezake ea ez ote diren erleak ere koloreak bereizten ez dituzten animaliak eta beraz, mundua tonu desberdinetako kolore grisez baino hautematen ez dutenak.

Horretarako tonu desberdinetako beste zortzi lauki grisez inguratuta ipiniko diegu lauki urdina.

Orduan ere beti lauki urdinera hurbilduko dira.

Lauki urdina izan ordez lauki horia, morea, laranja, eta bestelakoak jartzen badira, urdinaren kasuan lortutako emaitza berdinak aurkituko ditugu.

Beraz, ezin daiteke esan, erleek koloreak guk bezala ikus eta bereiz ditzaketenik.

Kolore gorriarekin aproba egiten bada ordea, argi ikusten da gris oso ilun, beltza edo beste kolore iluneko laukietara ere joaten direla.

Kolore gorria ez dute guk bezala ikusten beraz; erleek ez dute kolore gorririk somatzen.

Laukiekin egin daitekeen esperimentua baino zailagoa gertatuko litzateke kolore ultramorea ikusteko gauza diren frogatzea, baina hala da.

Aparatu sofistikatu batzuren bidez eginiko esperimentuek horrela frogatu dute.

Kolore ultramorea ikusteko gai dira.

Gauza jakina da guk ikusi ahal ditugun oinarrizko koloreen nahasketez sor daitezkeela beste hainbat kolore.

Beraz, erleek gorria ikusi ez eta ultramorea ikusteko gai direnez, kolore horien konbinaziotik sor daitezkeen berrien berri jakitea ez da batere erraza izango, guk ez bait dugu ultramorea hautematen.

Alegia, erle batentzat zein kolore sortzen ote da ultramorea eta horia nahastuz?.

Beraz, erleen ikusmena eta gizakiarena ez dira oso desberdinak oinarrizko koloreei dagokienez, guk ikus dezakegun gorria haiek ez dute somatzen eta ikusten duten ultramorea guk ezin dugu hauteman, hori da alde bakarra.